Trokeo-dantzak plazaratuko ditu Maritzulik Miarritzeko San Martin bestetan
🗓️ https://dantzan.eus/albisteak/san-martin-trokeo-dantzak-maritzuli
Azaroaren 8an, meza ostean, San Martin elizaren aurrean egingo dute dantza saioa. “Segitzen dugu gure herriko egutegian agertzeko asmoarekin eta gure dantzak biziarazteko asmoarekin”.
🗓️ Hemen datozen egunetako hainbat dantza ekitaldi:
https://dantzan.eus/agenda
Andoain: San Joan 1977 Axeri-dantza
📷 [GALERIA] https://dantzan.eus/argazkiak/andoain-san-joan-1977-axeri-dantza
1977ko San Joan egunean Ignacio Martinezek eginiko argazki bilduma eder hau etorri zaigu eskuartera. Lizar-Makil taldeko dantzariek plazaratutako axeri-dantza eta soka-dantza; koloretan edo zuri-beltzean.
Dantzan Topaketak 2026: hemen da euskal dantzarion hitz-ordua
🗓️ https://dantzan.eus/kidea/topaketak/dantzan-topaketak-2026-hitz-ordua
Herri-kulturak hezkuntzan duen lekua, adinekoen dantza-praktikak, generoaren ikuspegia, dantza berrien sorrera eta dantzarien osasuna zein lesioen prebentzioa jarriko dira mahai-gainean azaroaren 7an, Eibarren.
Eskuin muturrak Euskal dantza jomugan izan zuenekoa
https://dantzan.eus/kidea/kuarrenta/eskuin-muturrak-euskal-dantza-jomugan
Lehergailuak eta mehatxuak; Euskal dantza taldeak ere eskuin mutur faxistaren jomugan izan ziren frankismoaren azken urteetan.
Guilcher 26 Elbete 1965 Eztei-soinuak eta soka-dantza iheskor bat
📹 https://dantzan.eus/bideoak/guilcher-26-elbete-ezteiak
Mertxe Galainen eta Arturo Iturralderen ezkontza eguneko irudiak. Maurizio Elizalde txistularia eta Felix Iriarte atabalaria; ezkongaiak elizara bidean eta senar-emazteak soka-dantza.
Donostiako Euskal Billera elkartea dantzan
📷 https://dantzan.eus/kidea/kajoitxu/euskal-billera
Donostiako Euskal Billera elkarteak zenbait soka-dantza eta inauteri antolatu zituen XX. mende hasieran. Kutxaren Fototekan dauden irudiotan ikusten da dantzak eta errituek orduko bizitza sozialean zuten garrantzia.
Lan-eskaintza Donostiako Gero Axular dantza taldean
📩 https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/dantza-irakasleak-lan-poltsa
Ikasturte osorako kontratua, luzatzeko aukerarekin. Eskolak astelehen, ostegun eta ostiraletan emango lirateke, 20:00etatik 21:30era, Donostian, 16 urtetik gorako dantzarientzat.
Euskal Kultura? 18 urte eta gero hau!
✏️ https://dantzan.eus/kidea/aritz/euskal-kultura-18-urte-eta-gero-hau
Nork dauka kulturaren txerra? Antton Lukuren “Euskal Kultura?” liburutik abiatuta, kultura hegemonikoaren eta herri-kulturaren arteko aldeez, euskal dantzaren lekuaz edota dekolonizazio kulturalaz dihardu Aritz Ibañezek.
🗓️ Hemen datozen egunetako hainbat dantza ekitaldi:
https://dantzan.eus/agenda
Dantza-planak 04 Berastegi 2026 San Joan dantzak
📹 [BIDEOA OSORIK]: https://dantzan.eus/bideoak/dantza-planak-04-berastegi-2026-san-joan-dantzak
San Joan dantzak eta dantza-soka grabatu dituzte Berastegin Eneko Etxanizek eta Haitz Gurrutxagak San Lorentzo egunez, eta dantzarien kapitainak zenbait urrats azaldu dizkie.
Kontrapas 008 Patxi Laborda
🎧 ENTZUN: https://dantzan.eus/podcastak/kontrapas/kontrapas-008-patxi-laborda
Erdi nahi gabean bilakatu zen dantzari. Berak dantzari eta folkloreari buruz ikertu nahi zuen. Bilboko Musika Eskolan eta Aiko Taldean dabil azken 20 urteetan. Aurretik, Iruñeko Dugunan eta Ortzadarren, Zarauzko Irrintzin... Aritz Ibañezekin kontrapasean aritu zaigu.
Dantza-giroa Elgetako Udal Artxiboko argazkietan
📷 https://dantzan.eus/kidea/kajoitxu/elgeta-argazki-zaharrak
Adinekoak soka-dantzan eta soltean, plaza osoa dantzan edota poxpolin eta ezpata-dantzariak erretratuetan ageri zaizkigu Elgetako Udal Artxiboko argazkietan.
Argiago eta zoriontsuago egiten gaitu dantzak
✏️ https://dantzan.eus/kidea/osadantzan/nazareth-castellanos-dantzaren-onurak
Estresa gutxitu, burmuina bizkortu, aldartea hobetu, bakardadea arindu eta harreman sozialak sendotzen dira dantzari esker, azken urteetako ikerketa zientifikoen arabera.
🗓️ Hemen datozen egunetako hainbat dantza ekitaldi:
https://dantzan.eus/agenda
Andoain: San Joan 1977 Axeri-dantza
📹 https://dantzan.eus/bideoak/andoain-san-joan-1977-axeri-dantza
Axeri-dantza Andoainen berreskuratu eta hurrengo urteko irudiak dira honakoak; Lizar-Makil taldekoek dantzatzen zuten garaikoak. Txistularien iristea, jokoak eta soka-dantza ageri dira.
Jainko, mito eta errituen artean
✏️📷📹 https://dantzan.eus/kidea/bikofi/x7
Estoniako mitologia, mozorroen eske errondak, soka-dantzak, herri-jantziak... aurkitu dituzte Iñaki Ahedo eta Arkaitz Pascuasek Tartu hiriko antzokia eta Estoniako Museo Nazionalera eginiko bisitan.
Guilcher 24 Luzaide 1965 Santiago eguna: Bolanteen dantzak
📹 https://dantzan.eus/bideoak/guilcher-24-luzaide
1965eko uztailaren 25ean Luzaiden hartutako irudiotan bolante talde bat agertzen da, festa egun horren aitzakian dantzan.
Kaskarotak, bolantak eta Lapurdiko dantzarien genealogia berria
✏️🎧 https://dantzan.eus/podcastak/on-daizielan-dantzan/jon-olazkuaga-zeina
“Tradizioa beti aurrera doa, eta gazteek nahi dutena egin behar dute, baina kodeak mantenduz eta kodeak haien erara aldarrikatuz eta aldatuz”.